Geroa Baik Salestarren plan berezia gaitzetsi du etekin ekonomikora zuzenduriko operazioa delako

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko api. 3a, 00:00

Iruñeko Udalean Geroa Baiko udal taldeak Salestarren Plan Bereziaren gaineko gaitzespena agertu du “funtsean etekin ekonomikora zuzenduriko hirigintza eta  higiezinen operazioa delako”.

Geroa Bairen aburuz “hirigintza ezin da gainbalioak lortzeko espekulazio tresna bezala planteatu, bakarrik espekulazioak lagunduta doazenean direla baliogarriak frogatu denean, eta laudagarriak diruditen helburuen pean, hala nola hezkuntza zentro bat egitea, interes orokorrarekin bat egiten ez duten negozio partikular zein pribatuak erdiestea ezkutatzen denean”.

Koalizioaren arabera, “gainera gai honetan, Salestarren lekualdatzea dela eta, Nafarroako Gobernuak Iruñeko Udalari dagozkion hirigintza ordenazio-eskumenak jarduten ditu, UEPSren (Udal gaindiko Eragineko Plan Sektoriala) irudiaz abusatuz, kasu honetan ematen den hiri garapen hutsaz gain beste helbururekin sortua delako”.

Geroa Baik esan du “bereziki Nafarroako Gobernuak sustaturiko operazio honek 17 solairu garaiko dorreak eraikitzea aurreikusten duela, Media Luna Parkearen ondoan eta Iruñeko erripara begira, hiriko leku honen paisaia zeharo aldatuz”. “Helburua bakarrik operazioa errentagarria izateko etxebizitza kopuru bat egitea da, zein tokitan dagoen kontutan hartu gabe, Iruñeko zabalgunea alegia, zeinak beste etxadi eraikuntza tipologia bat aurkezten duen, hiri diseinua arrazoi espekulatibo hutsagatik apurtuz” nabarmendu du koalizioak.

“Nafarroako Gobernuak Salestarreri zentro berri bat egin behar zaiela ulertzen badu”, Geroa Baik gogora arazi du jada bi premisa planteatu dituela: “lehena, diru publikoarekin egin behar denez, zentro publiko bat izatea, nahiz eta bere kudeaketa Salestarren esku utzi, milaka pertsonen trebakuntza profesionalaren arduradun izan direlako, luzea eta mesedegarria izan den ibilbide historikoan; bigarrena, Iruñeko Udalarekin hitzartu Lanbide Heziketa zentro hori Iruñeko udal mugen barnean egon dadila, industrialdeetatik gertu horrela LHko irakaskuntza eta praktikak iragazkortuz eta egungo Salestarren tokia eraikuntza presio horretatik libratuz bai eta bere planteamendu espekulatiboaz ere”.

Bestalde, Geroa Baik bere onespena eman dio kasazio helegitearen aurkezteari, Hirigintza Gerentziako lege zerbitzuen proposamenaren arabera Apaiztegiaren inguruko sententzia dela eta.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!