Geroa Baik Iruñeko Arantzadiko Agustindarren komentuan Gazteleku bat egitea proposatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ira. 3a, 00:00

Geroa Baik Arantzadiko Agustindarren komentuan gazteriarentzako zentro bat egitea proposatu du, “asmo handiko” proiektua, “hirian gazteriaren parte hartze aktiboa bultzatzeko” bai eta “gazteei erantzun integral eta barnerakoia eskaintzeko”.

Proiektuaren xehetasunak ezagutzeko klikatu hemen 

Horrela eman du aditzera koalizioaren Iruñeko alkategai Itziar Gomezek, Udalerako zerrendako kide Jon Zabalorekin batera eskaini duen prentsaurrekoan, non ‘Agustinas proiektua’ izenpean egitasmo hau azaldu duten, “Iruñeko gaztedi guztiari zuzenduriko proiektu mamitsu bat gauzatzeko aukera historikoa”.

Gomezek esan du “Iruñean gaztediari zuzenduriko udal ekimenen eza oso nabaria” dela, eta “etorkizunera begiratzen duen eta gazteei arreta integrala ematen dien plan bat falta dela”. “Agintaldiko lehen ekimen politiko bezala Udalaren web orrialdean agertzen jarraitzen duen hirugarren gaztedi plana oraindik hasi gabe dago, nahiz eta bigarren plana zeharo zaharkituta geratu” kritikatu du.

   Bere aburuz, “honi guztiari gaztedi kanalen ia erabateko eza erantsi behar zaio, bai eta borondate politiko ezagatik eman den Gaztedi Mahaiaren porrot biribila”. “Gazteriaren Etxea kudeatzeko plegu berria aurkezteko ere ez dira gai izan, ez eta etxabeen ordenantza egiteko ere” esan du.

Egoera honen aurrean, zehaztu du Gomezek, Geroa Baik Agustindarren komentuan gazte zentro bat egitea proposatzen du. Horretarako komentuaren prekarioko lagapena proposatzen dute, udal jabetzekoa baita eta gaur egun ez baitu erabilerarik. Zehaztu duenez, Udalaren zereginak “proiektua erraztera mugatu beharko luke, akonpainamendu figura moduan”.

   “Proiektu honekin pertsona gazteen kalitatea hobetzea dugu helburu, Iruñeko eragile sozial eta kulturalekin elkarlanean arituz, eta hirian gazteriaren presentzia eta parte hartze aktiboa bultzatuz gainera” azaldu du Geroa Baiko hautagaiak.

Halaber, proiektu honekin, zehaztu du, “erantzun integral eta barnerakoia eskaini nahi da, erabilera soziala duen ekimen partekatu batekin” eta “aniztasuna eta elkarbizitzaren sustapena errespetatuko dituena”.

PROIEKTUAREN XEHETASUNAK

Zentzu honetan, Jon Zabalok, Geroa Baik Agustindarren komentuan proposatutako proiektuaren xehetasunak ematearen arduradunak, esan du “eraikina egoera onean dagoela eta inbertsio minimoarekin gazte zentro bat egiteko baliabideak jar daitezkeela”.

Azaldu duenez, koalizioak, gune eszenikoa,  arte-plastiko eta eskulanei zuzenduriko lekua, ikus-entzunezkoei zuzenduriko beste toki bat eta ikasketa eta enprendimendurako laugarren gune bat proposatzen ditu, azken hau “enpresa-ikuspuntutik eta lan-munduan murgiltzeko akonpainamendu moduan”.

   Kontzertu, dantza, zinema edota hitzaldietarako auditorium bat, ikasketa gune bat, amateur taldeentzako entsegu boxak, erabilera anitzeko aretoak, tailerrak eta gazte aterpe bat egitea dira Gazteleku horretarako koalizioaren proposamenak.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!