Geroa Baik Nafarroako Gobernuari galdetu dio ea ibai uhaldien aitzinean aurrea hartzeko ekimenik aurreikusten duen erregistro plubiometrikoak erabiliz

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urr. 3a, 00:00

Amaitu berri den otsaila, orain 100 urte baino askoz gehiago erregistro plubiometrikoak daudenetik, euritsuena izan dela jakin dugu. Prezipitazio bolumen itzelak, beste zergatien balizko elkartzearen analisian sartu gabe, gure geografian garrantzizko uholdeak eragin ditu.

Geroa Bairentzat “pairatutako kalteak ordain daitezen ziurtatzeaz gain, funtsezkoa da egunotan jasandako kalteak berriro gertatzeko posibilitatea ahalik eta gehien ekiditeko lanari ekitea”.

Geroa Baiko parlamentari Manu Ayerdik nabarmendu duenez, “garrantzitsua da erregistro plubiometrikoen informazioa ahalik eta gehien amortizatzea, ahal den neurrian, ipar zonaldeko arroetan dugun informazioaren kalitatea eta berehalakotasuna hobetzeko, arriskuak eta balizko uhaldien dimentsioak hobe aurreikustearren”.

Zentzu horretan, Ayerdik, Landa Garapen, Ingurumen eta Lekuko Administraritza Sailburuari galdetu dio “ea Nafarroako Gobernuak beharrezkotzat jotzen duen Bidasoa-Baztan, Añarbe-Urumea eta Leitzaran-Oria arroetan lekuko ekintzarik egitea, une bakoitzean dagoen neurketa plubiometrikoari buruzko informazio gehiago, hobe lekutuagoa eta berehalakoagoa lortzeko”. Geroa Baiko parlamentariak jakin nahi du “foru Gobernuak zentzu honetan ekimenik aurreikusten ote duen eta elkarlanean ba ote dagoen, eta zein modutan, arlo hau ukitzen duten beste administraritzekin; Iparraldeko Ur Konfederazioa eta Eusko Jaurlaritza alegia”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!