Geroa Baik Ogasunak Osasunaren zorraren segimenduaren inguruan galdetu dio Goicoecheari

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urr. 3a, 00:00

Beste zenbait aferaz gain, Geroa Baiko parlamentari Manu Ayerdik, garrantzitsua deritzo “Osasunak 2011an, legegintzaldi hasieran alegia, nafar Ogasunarekin zuen zorra, klubak berak onartu eta Legeak jasotzen dituen 53 milioikoa baino handiagoa edo txikiagoa zen” jakitea.

 

Geroa Baiko parlamentari Manu Ayerdik, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Sailburuari, Osasunak foru Ogasunarekin duen zorraren eta azkenaldi honetan jazo den egoerari buruzko galdera sorta egin dio.

Ayerdik “azken gertakizun eta informazioak direla eta, klubak Ogasunarekin duen zorra ez dela egungo Sailburuaren agintaldian hazi eta arazoa aurretik datorrela nola UPNren Gobernuak behin eta berriro esan duen eta horretaz harrotu den” gogora arazi du.

Geroa Bairen aburuz, “horrela den jakiteko, Osasunak 2011an, legegintzaldi hasieran alegia, nafar Ogasunarekin zuen zorra 53 milioikoa baino handiagoa edo txikiagoa zen ezagutu behar dugu, klubak berak onartu eta abenduak 2ko 26/2014 Foru Legeak jaso bezala, Club Atlético Osasuna Klubaren zorraren berregituraketa onartzen duena eta Parlamentu honetan berretsia 2014ko azaroaren 27an”. Gainera, Ayedik, zorraren 53 milioiak zehazten dituen koadroan agertzen den eta 15,5 milioi euro baino gehiagoko “luzamendu zain” izenpeko partida noizkoa den ezagutzea exijitu du”

Geroa Bairen parlamentariaren iritziz, “diru kopuru handiko zorra duen norbaitekin eduki beharreko testuinguruan, Osasuna kasu, zentzukoa lirudike  Ogasunak haren jarduerari buruzko informazio zehatza eta aldizkakoa eskatu izana”. Ayedik hau horrela izan ote zen galdetu du; hau da “zein informazio zehatz eta aldizkakoa exijitu dion Ogasunak klubari eta eskakizun horrek Osasuna Fundazioa ere barne hartzen zuen”. Geroa Baiko parlamentariak “dokumentazio hori ikertu ote zen; klubaren kontuen bilakaeraren inguruko txostenik zalantzarik eragin ote zuen; eta luzamendu espedienteen kudeaketaz gain, kontuen azterketa zehatza, nagusiko estraktuena, banku-mugimenduena, kutxa eta hornitzaile garrantzitsuenen gaineko klubaren ikerketa fiskal xehea eta osoa egin ote zen eta noiz” ezagutzea eskatu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!