Iruñeko alkatetzarako Geroa Bairen hautagai Itziar Gómezek eta alderdi bereko zinegotzi Iñaki Cabasések, gaur goizean bertan Iruñeko Udalerako Enplegu Publiko Eskaintza egiteko koalizioaren proposamena aurkeztu dute.
Horrela, Gómezek esan dy “Geroa Baik udal egitura ordenatzeko, modernizatzeko eta balioesteko erronka hartu duela, gardentasuna, profesionaltasuna eta hurbiltasuna lortzearren”.
“Sinetsita gaude aldaketan Iruñean bi funtsezko motor dituela: herritargoa eta udala, azken hau langileria publikoa, zerbitzuen antolaketa eta hauen egokitzapena, nabari aldatu diren gaur egungo beharrentzako batzen duen erakunde bezala ulertuta”, azaldu du Gómezek.
Iruñeko alkatetzarako Geroa Bairen hautagaiaren arabera, “langileria publikoa gaurkotzeko, planifikatzeko eta indartzeko garaia da” eta Udalak langileria “konbentzitua eta hiriaren orainarekin eta geroarekin konprometitua duela, eta, gure iritziz, gutxietsia dagoena eta gutxiegi erabiltzen dena”.
Gómezentzat funtsezkoa da “gaur egungo langilerian bitarteko izaera duten lanpostuekin” amaitzea, bere iritziz “zaharkitua” geratu baita, “beste garaietako egituren” araberakoa delako.
Horregatik guztiagatik, Gómezek “administraritza sendo, eraginkortasunez planifikatua, gardena eta konfiantzakoa” erdiesteko hamar neurri hartzea defendatu du.
NEURRIAK
FUNTZIO PUBLIKOA // HIRI FISIKOA // BIZI DEN HIRIA-hiritartasuna
Funtzio publikoa: Langileria (Udaltzaingoa), ekonomia (enplegua, merkataritza, turismoa) open data
Hiria: hirigintza, proiektuak, mantentzea, PCH, gerentzia… 3 zinegotzi/4 zuzendari/ 4ST gehi hirigintza gerentzia eta PCH (ez dago %rik egungo jarduera mailarekin)
Hiritartasuna: hezkuntza, kultura, gizarte zerbitzuak, partaidetza, gazteria. (Gizarte Zerbitzuak: zinegotzia, zuzendaria, 2 zuzendariorde, Idazkaritza teknikoa, 7 Alor arduradun, zentroen arduradun bat… bitartean eginkizunak gainjartzen dira eta auzo unitateak gainezka)
Gainetik alkatetza eta gerentzia zeharkako alorrak: kalitatea, euskara, berdintasuna, europar mailako proiektuen unitatea…)
Ordainsariak eginkizun eta postuen araberakoa izan behar dute. Ez lanpostu bakoitzari zuzenean loturiko osagarria.
Zaharkitutako administraritza bat digitalizatzeak ez du administraritza modernoa sortzen. Baliabideak optimizatu eta ondoren informatizatu. Hori da aldaketa Geroa Bairentzat.
Helburu hau lortzeko, GEROA BAIK negoziaketa prozesua irekiko du gainontzeko talde politikoetako ordezkariekin bai eta Udaleko sindikatu-ordezkari eta langileriaren ordezkariekin.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.