Geroa Baik bizitza amaierako duintasunaren foru legea zein neurritan betetzen den galdetu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mar. 17a, 00:00

Geroa Baik bizitza amaieran dauden pertsonen eskubide eta duintasun bermearen Foru Legearen inguruan galdetu dio Nafarroako Gobernuari. Horretarako, Geroa Baiko parlamentari Patxi Leuzak, idatziz erantzun beharreko galdera sorta erregistratu du.

Zehazki, Geroa Baik galdetu du “2011an onartu zen legeak dioena zein neurritan betetzen den jakiteko ikerketarik egin ote den eta bereziki nafar herritarren gogobetetze maila jakiteko, arauaren testuak berak jasotzen duen moduan”. Zentzu honetan, “horren emaitza zein den eta, legeak agindu bezala, bi urtez behin ikerketa gaurkotu den” galdetu du.

Halaber, Geroa Baiko parlamentariak “profesionalen artean eta jendartean ere bizitza amaierako duintasunaren legea ahal bezain beste hedatzeko, Legeak bere bigarren xedapen gehigarrian dioen bezala, Osasun Sailak martxan jarritako mekanismoak” zeintzuk diren jakin nahi du.

Patxi Leuzak gainera “Osasun sailak eta bere erakunde autonomo SNS-Osasunbideak sustaturiko neurrien” inguruan galdetu du, “Nafarroako Osasun Sistema Publikoan zaintze aringarrien unitate bai eta sostengu ekipo kopuru eta hornidura egokia edukitzeko, hiritar orok tratamenduok jasotzeko berdintasuna izan dezan, non bizi den axola gabe, Lege berberaren Hirugarren Xedapen Gehigarriak agindu bezala”

Azkenik, Geroa Baiko parlamentariak Gobernuari galdetu dio “Lehen Mailako Laguntza-Etika Batzordea eratu ote den,  osasungintza profesional zein Lehen Mailako Laguntzen erabiltzaileentzako aholkularitza eta laguntza bermatzeko, bereziki eztabaida eta gatazka eragiten duten gai etikoen inguruan, Legeak esan bezala legeztatu eta hiru hilabetera Osasunbideak sustatu beharreko batzordea alegia”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!