Geroa Baik nafar autogobernua indartu nahi du LOFCAren erreformaren bidez

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mar. 23a, 00:00

Diputatuen Kongresuak, nafar autogobernua indartzeko Autonomia Erkidegoen Finantzaketaren Lege Organikoaren (LOFCA) bigarren xedapen gehigarria erreformatzeko Geroa Bairen ekimena tramitera onartzea aztertuko du bihar.

“Garrantzi handirik gabeko gaia dirudien arren, sakontasun politiko handikoa da egia esateko”, azpimarratu du prentsaurrekoan Uxue Barkos diputatuak, Talde Mistoak aurkeztutako Lege proposamenean planteatzen duten erreforma “funtsezkoa” dela esan ostean.

LOFCA 1980 urtean onartu zen, LORAFNAk, autonomia estatutuaren baliokidea alegia, Nafarroaren egoera Foru Komunitate moduan jaso aurretik erregimen arrunteko entitate izan ordez, bai eta 1990ean Hitzarmen Ekonomikoaren onarpenaren aurretik, azaldu du Barkosek.

Honen ondorioz, “hitzartu gabeko” zergak epaitzerako orduan LOFCA erabili da, Auzitegi Konstituzionalak egin berri dituen ebazpenetan adibidez, Nafarroari ekoizpen elektrikoaren gaineko edota merkataritza zentroen gaineko zergak kudeatzeko aukera ukatuz.

Konstituzionalak, gaineratu du Barkosek, “argi utzi du autogobernuaren defentsan ahultasuna dagoela” eta erregimen arruntetik nafar zerga afera epaitzeko bidea badagoela.

Hau da Geroa Bairen aburuz “gainditu beharreko” afera honen “muina” eta horretarako, bi erreforma plantatu dituzte, gehigarriak biak, Nafarroa espresuki Foru Komunitate bezala aitortzeko, eta finantza zen zerga jarduera, hitzartuetakoaz gain besteak ere, Hitzarmen Ekonomikoaren ohiko sistemak erregulatzeko, LORAFNAn esaten den bezala.

Hitzarmen Ekonomiko honek, bere proposamenaren arabera, une honetan tramitatzen ari den eta “foru interesen defentsa alde batera uzten duen” erreforma ez luke kontutan hartu behar.

Laburbilduz, gehitu du diputatuak, Nafarroako zerga sistema epaitzerako orduan konstituzionaltasuna Konstituzioak berak, LORAFNAk eta Hitzarmen Ekonomikoak ezar dezala nahi du Geroa Baik.

Horretarako, Barkosek, Kongresuan nafar ordezkaritza duten indar guztiei (PP, PSN, Amaiur eta UPN) deialdia luzatu die Lege erreforma honen tramiterako onarpena lortzeko, Nafarroa “erregimen arrunteko beste edozein erkidegoren pare” jartzen duen Kongresuak planteatu duen beste baten aurrean.

 (AGENCIA EFE)

 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!