Ezustekoak

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2020ko aza. 3a, 11:42

Egunkariaren bila nindoala, etxe bueltako ertza hartzean, zigarro-ke usaina, eta horrekin batera ia-ia txoke egin dut fatxadaren kontra eserita zegoen gizon gazte batekin. Berak ere ezustekoa hartu du, behar ez zuen tokian harrapatu izan balute bezala. Egunkaria hartuta itzuli naizenean, han jarraitzen zuen gizonak, telefonoan tiki eta taka. Ondoan zeukan poltsatik zintzilik geratu naiz: saltoki handietan ematen dituzten poltsa iraunkor horietako bat zen, barrua bete-bete. Onenera jota, gizona pareko etxean egiten ari diren obretako langilea izango zen, goizeko zortzietan lanari ekiteko zain. Hori argazki bizia. Bestea, tamalez, kontrakoa baita. Gaur kale kantoiko gizonak bezala, herenegun, Euskadi Irratiaren goizeko albistegian, ezaguna baina koka ezina gertatu zitzaidan musika fin sarkor batek asaldatu ninduen. Atzetik zetorren albistean zegoen erantzuna: musika “Pequeña Czarda” zen eta notizia Pedro Iturralde musikariaren heriotza. Hor dago, BERRIAren kulturako orrietan haren argazkia, saxofoia eskuetan. Aitortu behar dut duela hamarkada batzuk miresgarria gertatzen zitzaidala Faltzesetik halako musikari bat irten izana, jazz-aren nazioarteko munduan ere bazebilen saxofonista. “Pequeña Czarda” fonoteka partikularreko piezarik kuttunenen artean daukat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!