Zaborra eta zaintza

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2020ko ots. 18a, 14:17

Atzetik ikusten ditugu tranpaldoko mahaian eserita dauden hamar lagunak. Barrenean antzokiko bi pisuak jendez beteta ageri dira. Atzo iluntzekoa da argazkia, Ermuko antzokian izan zen saiokoa: herritarrak teknikariei galdezka Zaldibarko hondamendiaren inguruan.
Hurbiletik ateratako argazkiak erakusten duenez, jendartean, ehuneko berrogeita hamar izan daitezke emakumeak.  Tranpaldoko mahaian bederatzi gizonezko eta emakumezko bakarra daude: Saioa Ferro, Jaurlaritzako Aire Zerbitzukoa. Imanol Magrok BERRIAko  kronikan dioenez, “zintzotasun osoz” bota zuen teknikariak honako hau: “Amorru eta urduritasun aurpegiak ikusten ditut, eta susmoa dut bilera honetatik haserre berarekin joango zaretela. Baina baten batek lasaiago lo egitea lortzen badugu, pozik”. 
Ez dut egingo Zaldibarko krisiari buruzko genero azterketarik, ez naiz gai. Baina atzoko ekitaldiko detaile horiek bezalaxe, buruan daukat Jaurlaritzaren aldetik aurpegia gehien eman duen kargua Elena Moreno, Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordea izan dela, Sailburuaren zulo beltz nabaria betetzen.  
Klase guztietako zaborren kudeaketa emakumeen esku balego, susmoa daukat, beste ardura batekin jokatuko litzatekeela. Zaintzaile izateko hezi gintuzten, eta paper horretan, zainketari dagokion orube eta eskala osoa gure balioen iragazkitik pasa beharra dago. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!