Jelosia?

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2017ko abe. 15a, 14:25

Orrialde bi hartzen ditu gaiak. Gaia, gatazka da, orain beste kasu, tonu eta aldarte batzuetan deklinatua.
Eskuineko argazkian zabaletarako kartel bat: “Iruñerria kalera, presoak etxera”. Hilaren 30erako egin du deialdia Kalera Kalera dinamikak.
Ezkerreko argazkian bi emakume; grabazio estudioa dirudien tokian daude, aurrean mikrofono sofistikatu bana dutela. Sandra Carrasco eta Olatz Etxabe dira; Carrascori ETAk hil zion aita eta Etxaberi Batallón Vasco Españolek. Iñaki Peñak batu ditu ikus-entzunezko batean. Izenburu bikoitza du obra horrek: “Saminetik bakera”, nahiz “Suminetik bakera”.
Eskuineko orrialdera itzulita, ez dugu esan hizpide nagusia hauxe dela: herenegun Parisen ETAko kide Izaskun Lesakak irakurritako adierazpena. Alegia, tribunalaren aurrean Nerin poliziaren familiakoei dolumina adierazteaz gain, ETAk eragindako sufrimendua onartu izana. Iparraldeko politikari eta eragile zenbaitek oso positiboki baloratu dute urrats hori; berdin egin du Joseba Asiron Iruñeko alkateak. Jaurlaritzako politikari eta adituak isilik daude.
Urtebete egin du jada Luhuson abiatutako prozesuak, eta bitarte horretan zeharka begira eta muzinka ikusi ditugu behin eta berriz Jaurlaritzaren ordezkariak. Hau eskolako patioa balitz, jelosiak jota daudela pentsatuko genuke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!