Enpatia

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Albizua 2025eko azaroaren 17a

Azkeneko boladan, irakurtzen ditudan eleberrietan ez da ezer ere ez pasatzen. Edo bai: bizitza da pasa egiten dena. Trankil, suabe, emozioek tenkatutako gorabeheraz gainezka.
Testu intimoak, pertsonalak, euren xalotasunean subertsiboak omen dira, korronte berri bat, akaso. Gutxirekin gutxi kontatu eta horren barruan unibertso oso bat eraiki. Enpatia izaten dugu lan prekarioetan ibiltzen denarekin, familian gizon zuri harroputzaren gutxiespena jasotzen duenarekin, sexu txarra duenarekin. Zailagoa eman dezake horrelako gertutasuna lortzea, esaterako, uholde baten ostean, familia bat gotortuta, gizateriak pairatutako suntsiketa ostean, salbu, euren lekua topatzen duenean. Edota hurbiletik ulertu intzestua bide jaiotako belaunaldien gorputzak amorfoak direnean- Eta, zergatik ez, eskolak ematen ez dakien baina egiten duen gauza kontziente bakarra den zaharra entenditzea. Edo familia-gizarte hori telebista aurrean aisia pasatzen duenean bertan egon zaitezkeela pentsatzea. Baina hori guztia lortzen du Missouri Williamsen La doloríada eleberriak. Literatura edozein modutan, literatura baita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!