Emakumeen iruditeria, sexutik haratago

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Albizua 2025ko ots. 17a, 19:32

Nahiko nahastua dakar gaurko gomendio audioa. Entsalada bat egin dut. Hasiko naiz podcast batekin: Divulvadoras de la historia Isabel Mellén eta Naiara López de Munainek gidatzen dute, euren ahotsetik ikusi dut XVIII. eta XIX mendeak oso diferente, oso ilun, oso matxistak eta oso-oso arriskutsuak, mingarriak erabat. Eta lehen kapituluak entzunda nituela irakurri dut Soy una matagigantes eleberri grafikoa, Joe Kelly gidoilari eta Ken Niimura marrazkilari, eta jo, horrelako etsipen sentipen bat hedatu zait guztiz. Hasierako orrialdeak lakaña dira, bikainki uztartzen dute  irudia eta testua; are, esango nuke gutxitan irakurri dudala holako narratiba indartsua, ze ona den! Ondoren, ordea, badator bestea, estereotipoak, gidoi eskasa eta legena zabaltzen duen Gizon baten begirada. Protagonista kenduta, agertzen diren beste nesken gehiengoa  itxurarekin eta polita izatearekin daude lelotuta, ez dute beste xederik bizitzan: gustatu, gustatu eta ligatu. Protagonista arraroa da rol jokoak gustuko dituelako, eta beste gauza askorengandik ere, baina, tira, utzi dezagun frikismoa=arrarotasuna binomioa. Gauzak hobera egingo dute eta orduan hasierako kamiseta barik "erle erregina" eta holakoak jantziko ditu, neska batentzat, aproposagoak, arruntagoak, normalagoak, omen. 
Beraz, supergomendioa izatetik, "ez, mesedez, kendu hori apaplategitik" izatera pasa da. Bestalde, Lorena Canottiereren Salvo imprevistos eleberri grafikoa irakurri dut, horretan bai, agertzen diren pertsonaiak benetakoak dira, eta gainera ez dute sexuaren kutsadura. Izan ere, kutsastuta gaude. Bai. Dena ei da maitemintze zurrunak eta txorta egitea. Irakurri dut Zadie Smithen La impostura eta zinismo gehiegi izan da niretzat, Elsa Morenteren Arturoren uhartea, gogorra egin zait, batzuetan, baina paisaje eta deskribapen gehiegi niretzat, irakurtzen ari naiz Stone Juction Jin Dodgerena eta Euri gorriaren azpain, Asier Serranorena. Eta atzo, Telegrameko talde batean lagun batek bidali zuen, Oihane Zuberoak idatzitako Ez dut erromantizatu nahi zutabea, ze ona. Eta entsalada honen baitan bi sentipen nagusitu zaizkit. Bat: egin ahal dira istorioak kontakizunaren lehen hamar orrialdeetan sexu erreferentzia bat agertu gabe, bai, balizkoa da. Dana ez da txortan egitea, emakume bat ez da feminista txortan egiten duelako hoztasunez, edo haserre edo zinismoz beterik, sexutik harago badago beste zerbait. Eta bi: erromantizatu dezagun bai, apurtxo bat, bederen, baina Erdi Aroan ipinita begirada, gizon katoliko txuri batzuk emakumeen iruditegia eta biziera zizelkatu baino lehen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!