Idazleak lo peor gara. Segidan irakurritako bi liburuek argi utzi didate. A contraluz, Rachel Cusken eleberriko protagonista batek horrela dio: “Idazleak pertsona hotzak dira, enpatia gabekoak, autopromoarekin obsesionatuak, batez ere, diruarekin obsesionatuak”. Nyna Lykkeren No hemos venido a divertirnos eleberrian Knut pertsonaia da aurreko esaldia betetzen duen idazlea, konfiantza eza gehituz: "Betiko akatsa errepikatzen du, askok errepikatzen duten akatsa: uste du besteek berarengan pentsatzen dutela eta une bakoitzean egiten duenari begira daudela. Baina, egia esan, besteek berarengan pentsatzen dute berak besteengan pentsatzen duen aina, hots, bapez". Kontua da demaseko egoa, elitismoa eta nartzisizmoa sentzazioa blaitua heldu nintzela Durangoko Azokara, nire buruarekin izorratuta, nie liburaren inguruan pentsatuz, denbora osoan.
Kontua da idazlea bizioa izan daitekeela, baina irakurtzea bizioa dela. Eta horrela, Itxaso Martin Zapirainen Punto bobo eleberria hartu nuela Azokan. Eta irakurri, irakurri dudala, arratsalde terdi batean, liburua ezin utziz. Narrazioan blai, tripa txikituta, korapil batean bilduta hesteeak eta sabela, hunkituta guztiz. Eta testuaren ideia batzuk oraindik buruan dantzan ditudala, irakurketaren gustuaz disfrutatzen nabilela, idazleak, baliteke, bai, lo peor izatea, baina irakurtzea, are Itxasok idatzitako liburu puska hori, bizioa da.