literaturak du ahalmen bat: munduaren malgutasuna erakustearena. Egunerokan, mintza berri bat agerian utzi eta bertan bizi esperientzia abstraktoa, emoziotik asko duena, gogoetara eramateko gaitasuna duena erakusten dizu. Batzutan, kasik, ikutu ahal duzu.
Mintza horren izaera literatura materialaren araberakoa da. Batzutan gazi besteetan gozo, mingots edo atsegin. Kontua da une batez buruak, sabelak krak egiten dutela, eta hori da irakurketetan, serietan bilatzen dudana. Klasiko bat da Agota Kristofen "Klaus eta Lucas" hiru zatitan bereizten du azaldutako malgutasuna: lehenengokoak Plast emango dizu aurpegian, eta zuzenean eramango zaitu mintz bortitz batera, bigarrengoak egia eta gezurraren arteko elkarrizketa erakutsiko dizu, fikzioa eta errealitatearen dantza, eta hirugarrenak bueltatuko zaitu "plast" horretara, baina beste modu batean, aurpegian baino, igual sabelean, gutxien itxaroten duzunean. Ez da kontua, urtea borrokan hastearena, ordea. Beraz, bigarren gomendio bat, atseginagoa, Possy Simonds autorearen "Gemma Bovery" nobela grafikoa, literaturaren malgutasuna bilbatzen du Madame Bobary klasikoa berak sortutako fikzio batera eramanez Gemma eta okindegiko langileen bizierak. Kontakizuna hasiko da Gemmaren heriotza ostean, okindegiko kuxkuxeroak kontatuta, berriro ere hemen mintza horren materiala agerian utziko du egileak. Kasu bietan, ordea, literatura agerrarazteko eta literatura idazteko arteko josketa bikaina da.
Askotan, esaten da errealitateak fikzioa gainditzen duela, noizbait mundu malguaren atea erakusten badu, nahikoa da, niretzat. Ea nolako flexibilitatearekin igarotzen dan 2024a.