Komikien inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Albizua 2023ko aza. 20a, 15:31

Asteburua eman dut komikien inguruan hitz egiten. Lagun batek esan dit oso zaila egiten zaiola komikiak irakurtzea, holako pereza gainditu ezina sentitzen dauela; gainera hitzak bakarrik Irakurtzen dituela, sekula ez diola irudiari erreperatzen... bale, ados, baina batzutan behar den bakarra da krak egingo dizun komikia topatzea, nire kasuan, Alison Blechdelt -en Funhome izan zan, aspaldi, jada. Katartikoa, guztiz. Autobiografia lantzen du, baina fikzioa izan zitekeen, akaso nahiago, irakurrita zer den gertatzen dena. Kontua da komikiek eta bazterreko edo ezkutuan mantendutako sentipenek harreman potentea dutela, eta ispilu bitxi eta arraro horietan gure isla begiratzea erakartzen gaituela. Beste bi titulo nahiko berezi: Glyn Dillon-en "El Nao de Brown" eta irudiari bai ala bai errepararaziko dizun "La gigantesca barba que era el mal", Stephen Collins-ena. Hortxe ba begiratzeko amua,  beharbada letrak bakarrik irakurriko dituzu edo agian irudiei kasu egingo diozu, baina litekeena eta hamen arrisku berdaderoa da Narciso bat bilakatzea eta norberaren burua orrietan topatuta, guztiz tenteltzea, komikien mundu apetatsuan betiko galduta!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!