Egun batetik bestera eragile berri bat azaldu zaigu errepideetan: nekazari eta abeltzainak protestaka. Ez dugu itxoin behar izan lehen iritziak jasotzeko: sindikatuen deklarazioak mobilizazioetatik aldenduz, kanpoko deialdiak direla esaten, kontrolik gabekoak. Horrekin batera, mobilizazioen kutsu politikoa ezarri zaie berehala, nolabait estaten zaigu “eskuinetik” datozela.
Hauxe da batzuek izendatzen dituzten “mobilizazio grisak”, modu erraz batean esateko: ezkerraren estrukturetatik at daudenak, behetik datozenak, populazio xumeak bultzatzen dituenak eta guretzat deseroso suertatzen direnak.
Aktore berri honek ezkerraren politiken aurrean kokatzen gaitu eta oso galdera gogorrak bueltatzen dizkigu: nori inporta izan zaio nekazal mundua azken hamarkadetan? Norbaitek borrokatu du sakonki landa gunearen bizi balditzak hobetzearen alde? Burura datorkigu turismoa ez den beste etorkizunik landa eremurako?
Ikus dezagun zein gaitasun kolektibo dugun landatik datorkigun erronka hau kolektiboki lantzeko denontzat onura ekar dezakeen modu batean.