Hemen denok jolasten gara!

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2022ko ira. 28a, 11:43

Urriaren 1ean Iruñerriko arrazakeriaren aurkako lehen Mundialitoa izanen da. Ez dute inporta partiden emaitzek, parte hartzaileen kopuruek edo erdietsiko diren gol eta saskiratzeek. Hainbat talderen artean bultzatu eta antolatutako jaialdiak jolas-topaketa bat izateko asmoa du, eta plaza berri bat ireki nahi du, Iruñerriko ohiko elkarlan dinamiketatik at.

Hezkuntza sistemak, lan munduak, atzerritartasun legeak eta barne harresiek Iruñea itsusi eta grisa marrazten digute egunero. Bi hiri, non jendea ez den nahasten eta non errentak eta paperak izateak dena baldintzatzen duten.

Mundialitoa egunerokotasunaren logikak alde batera uzteko jaio da, eta nahasketa eta mestizajearen erronkei aurre egiteko. Segregazioa alde batera utziz, eta elkarlanaren hipotesia landuz.

Haritu Sarea, Haziak, Itaka Escolapios, Katakrak, Kontseilu Sozialista, Lantxotegi eta Siñarzubi eragileek, egun bateko jai giroan, toki bat ireki nahi diote hamaika koloretako benetako Iruñeari. Identitatea landu ordez, materialtasuna jokoan jarriz.

Barne harresiak hausteko lehen pausoa emana dago. Ea ba zer datorren hemendik aurrera!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!