Azken hilabetetan zabaldu den makroetxaldeen inguruko eztabaidak efektu konkretuak ditu, oro har, behitegi erraldoi hauek dituzten ondorio latzak eta etekin ekonomikoen zenbakiak ezagutzen ari gara.
Caparrosoko behitegiaren parte baten jabea den Valle de Odieta enpresari ez zaio gustatu hainbat kolektibok haien inguruan publiko egin zuten txostena eta adiskidetze-egintza judizial batera joateko deialdia luzatu die. Hala ere hori ez da problema bakarra, afera garrantzitsuena bada behitegi horren ateak oraindik zabalik egotea, EHNEk behin baino gehiagotan salatu duen bezala.
Makroetxaldeen eragina ez dugu bakarrik supermerkatuan bizi, abeltzaintza sistema osoaren inguruan eztabaida erraldoia baitago. Jauregiako behitegi ekologikoko kideek argi azaltzen dute afera hau, duela gutxi Hordago aldizkarian irakurri nien elkarrizketa batean: azken 30 urtetan Nafarroako behitegi txikien %90 itxi dira eta ekoizpen intentsiboaren eredua akabatuta dago, inbertsio ikaragarria egin behar da esplotatzailea den eredu bat muntatzeko. Hala ere, Nafarroako Gobernuan dauden funtzionarioek ez dituzte laguntzen abeltzaintza eredu jasangarriago bat sortu nahi dutenak.
Ikusten denez, Aramendia gozotegiaren itxierak eta Caparrosoko makroetxaldeak harreman zuzena dute.