Pandemiak hezkuntzan izan duen ondorioez behin baino gehiagotan aritu gara hemen, egoeraren aldagarritasunak oso baldintza ezegonkorrak ezarri dituelako beti zentzu berean: umeen garapen eta harremanen aurka. Aste honetan, ikasturte hasierako baldintzetara bueltatu gara berriz, hau da, burbuila taldeak mantendu behar izatea patio garaian ere.
Paradoxa ederra dugu aurrean: umeak patioan daude, maskarak jarrita dituzte, 6 urtetik gorakoen %40ak txertoa dauka eta ez dakigun kopuru batek inmunizazio naturala. Aldagai horiek guztiek ez dute inporta, ordea, eta haienengan neurri zorrotz bat ezartzen dugu: lagunekin egotea ekidin.
Eskolatik kanpo denok libre gara nahi dugun pertsonekin egoteko, maskararik gabe, inkluso.
Pandemia amaitutzat ez eman arte viruszentrismoaren paradigman biziko gara nahiz eta publiko egiten ari den horren ondorioak, baina azken bi urtetako kudeaketari begiratuz, adultozentrismoak, edo helduen begirada eta interes harira hartutako neurrien ondorioak baloratuko ote diren jakin nahi nuke, horren eragina umeengan neurtezina delako.