Arkeologia eta historia maite dugunontzat opari berezia gertatu da Nafarroan ia 12.000 urte dituen gizaki fosil bat aurkitzean. Kontserbazio baldintza ezin hobeak zituen gizaki honek, itxita zegoen kobazulo batean ehortzita baitzegoen. Era berean, zorionez, Nafarroako Gobernuaren ondare arkeologikoaren arduradunek isiltasun osoan mantendu zuten aurkikuntza, eta ikerketa mailan lan ederra egin ahal izan dela uste dut.
Hala ere, badago, garapen honetan guztian eroso sentiarazten ez nauen zerbait eta bada, fosilari jarritako izena: Loitzuko gizona.
Genero, sexu eta identitatearen eztabaida latzak dauden garaiotan ez da beharrezkoa duela 12.000 urte bizi zen pertsona bati, XXI. mendean generoak daukan karga guztia gainean jartzea, horren bidez balore, gizartean toki bat eta irakurketa historikoa ezartzen zaiolako.
Ikerketa historiografikoek aspaldi baitan jarri dute lehen aldiari egiten zaion begiradak duen pisua. Eta Loitzuko gizona esaten denean, horixe egiten da: ehiztaria, gerlaria, indartsua... zela ulertarazten da. Baina horretaz guztiaz, momentu honetan, ezer ere ez dakigu, fosila bere herritik kanpo baitago, aurkintza isolatu bat da.
Lehen aldia izendatzean hizkuntza neutroa erabiltzea dirudien baino pisu handiago dauka eta hori egiteko aukerak galtzen ditugunean, patriarkatuaren begiradari jarraipena ematen diogu.