2003ko greba orokorraren deialdiaren aurrean hainbat kidek galdera hau jarri genuen mahai gainean. Prekarietatea eta feminismoa lantzen zituen kolektibo batean aritzen ginen gure jardun politikoan Madrilen. Sindikatu handiek egindako deialdiaren aurrean geure buruak, gure baldintza konkretuekin, kokatu nahi genituen greban eta ez ohiko erantzunik eman mobilizazio egunaren aurrean.
Kapitalaren mugimenduaren etenaldia du helburu greba batek lan uzteen bidez. Prekarietatetik apenas atera ezin daitekeen momentuan (funtzionarioen gremioan ez bada) eta zaintza eta erreprodukzio lanen garrantzia zentroan dagoenean, galderak egunerokotasun handia dauka, baitan jartzen baitu populazioaren zati handi batentzat greba forma bera. Hausnarketa hau martxoaren 8ko greban ezinbestekoa izan zen deialdiak antolatu eta greba eguna pentsatzeko, emakume askok ezin baitute lan etenaldirik egin, haien lana eten ezina delako (zaintzak ez dira gelditzen), “lana” ez delako (ordain saririk ez duelako) edo aukerarik ez dutelako (lanean antolakuntza politiko minimorik ez dagoelako).
Ez zait iruditu greba formaren inguruan lanketa berezirik egin denik urtarrilaren 30erako, nahiz eta mugimendu feministak harekin bat egin eta pentsiodunen talde batzuk ere bai. 2003an geure buruei botatako galdera horiek indarrean jarraitzeak izutzen nau, greba orokorraren formak kanpoan uzten duen jendea kontuan hartzen ez den seinale delako.