Ikonoak

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2019ko urr. 16a, 13:22

Kataluniako auzia dugu egun mahai gainean. Erabakitzeko eskubidea, desobedientzia zibila, sareko lana, antolakuntza. Erreferendum bat aurrera eramatea, auzia eta epaia. Ez da politika egiteagatik jendea atxilotzen den lehen aldia. Ez da tamainako erantzuna ikusten dugun aurreneko aldia ere.

Auziak ondorio garrantzitsuak ditu eta Kataluniako hainbat tokitan normaltasuna desagertu eta salbuespen momentua ezarri zen. Hedabideek hori transmititu izan nahi digute egunotan, baina bakoitzak haren interesen ondorioz sorten du irudi kontaketa.

Aukera galdu izatea iruditzen zait desobedientzia zibilaren bidea hartu nahi izan zuen prozesu baten ikonoa sua eta barrikadak bilakatzea. Irudiaren botere horrek balore gehiegi daramatza gainean, eraldatzailearen ikono izateko 2019ko Bartzelonan (Ez naiz Quitoz edo munduko beste toki batez aritzen). Nahiago ditut errepide moztuak, elkarretaratze eta asanblada erraldoien irudiak. Hor ikusten dut potentzia eta hor ikusten ditut gizon gazteez gain, beste profil batzuk ere. Hor dago jendea. 
Pena hedabide nagusien interesa maskulinotasun ikonoarekin bat egiten duen...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!