Amatasun laguntzaren zergaren itzulketa txikikeria da. 2. zatia

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2018ko urr. 31a, 12:56

Aurreko kolaborazioan amatasun baimenen zergaren intzulketa mahai gainean jarri nuen. Pasa diren bi aste hauetan, eztabaida lausotzeaz gain sakondu eta areagotu egin da, hala adierazten dute hainbat gertakarik: Parlamentuan egondako eztabaidak, amen talde batek egindako elkarretaratzeak eta Nafarroako Gobernuak defendatutako argudioak.

Hala ere, aurrekoan esan bezala, eztabaidaren abiapuntua Ogasun deklarazioan portzentai baten itzulketa ez da muinera joaten, baimenen baldintzak direlako eztabaidatu beharreko gaia, berdintasunaren bidean lan egin nahi badugu, behintzat.

Berdintasun baldintza hobeak lortu dituzten herrialdeetan, Suedian esate baterako, hartutako lehen neurria Ogasun deklaraziotik diru laguntzak zein konpentsazioak ateratzea izan zen, baldintza hobeak dituzten emakumeei laguntzen dietelako eta ez duelako aldaketa eragikorrik suertatzen.

Gurean, amatasun baimenak gizonezkoei luzatzen ez bazaizkie baldintza berdinetan ez da aldaketa sakonik gertatuko. Hori beharko luke Nafarroako Parlamentuko eztabaidagaia.

Baimenak aita zein amentzat berdinak, %100ean ordainduak eta transferitu ezinak balira, umeendako eta berdintasunerako bideari jorratuko genioke, ez interes politikoei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!