Emakumeok ez dugu zientzietan tokirik

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2018ko ots. 14a, 14:52

Otsailaren 11an Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna ospatu zen. Jakina den bezala, zientziaren munduan bizi den sexismoa agertu zen egunak garatu zuen berri uholdean. Zeren gizonek gidatu, erabaki eta haien ikuspuntua inposatzen duten tokirik badago, zientzia da hori.

Hedabide ezberdinetatik jasotako informazio eta datuek ez ninduten bereziki harritu, kasualitatez Katakrakeko Irakurle talde feministan solasaldirako izan genuen azken liburua “Las mentiras científicas sobre las mujeres” izan zelako. Liburuak ildo ezberdinak ditu aztergai: historian egondako emakume zientzialarien ezagutza falta eta haien garrantzia erakustea; emakume zientzialariei historikoki lapurtutako aurkikuntzak; emakumeon gorputzengan garatutako saiakuntzak; eta osasungintzan dagoen sexismoa.

Kristalezko zorua eta abiapuntu androzentrikoa erabat ezarrita daude zientzien munduan, beraz ez da zenbaki edo gaitasun kontu bat egoera aldatzea. Kasu gehienetan bezala borondate politikoak alda dezakeen egoera bizi dute orain emakume zientzialariek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!