Eduardo Galeano joan zaigu aste honetan, denok dakigunez. Duintasuna, adorea eta ahots propioaren eredu izan den pertsona honen heriotza antzeko maila morala ez duen hainbat berriekin azaldu da webgune zein egunkaritan. Ez da erraza izanen halako esanahia duen beste idazle bat sortzea.
Kuriosoa da, berria pasa eta hurrengo orrialdean Yolanda Barcina anderearekin egiten dugu topo. Bera hurrengo artikuluaren idazpuru da, berriaren edukia gainazaleko zerbait delarik; ez omen baitzen UPNren hautagai zerrendaren aurkezpenera joan besteei protagonismorik ez kentzeagatik. Hamaika entzuteko jaioak gara!
Ezin modu argiago eta gardenagoan garai bateko politikari batzuen izpiritu eta etika adierazi. Ezin azaldu erregimenaren asmo, irudi eta funtzionatzeko modua horren zintzoki. Ezin zehatzago adierazi nola amaitzen ari den historiaren azken hamarkaden funtzionamendua: zakarki.
Mina eta pertsonariaren ondorioak urteetan jasan baditugu ere historiak bere tokian kokatuko du, horretarako ez dago eztabaidarik. Datorrenak bere mailakoak izan daitezke baina gutxienez gogoki esan ahalko dugu: Good by Barcina anderea!