Komunalak ala hil!

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2015ko ots. 4a, 14:52

Troikaren politiken inposatzea gertatu zenetik Grezian ongizate kolektiboaren aurka doazen hainbat eta hainbat erabaki politiko inposatu dira. Ez dago garrantzi gutxiagoa duenik guztien batuketak bizi itxaropena murriztu egiten dutelako. Hala ere horien artean garrantzitsuenetariko bat uraren pribatizazio izan zen. Uraren kudeaketa tokian tokikoa da beraz egoera ezberdinak ikusi ziren, hala ere horien artean garrantzitsuenetarikoa Tesalonikan gertatutakoa izan zen.

Zorraren diktadurapean Troikak EYATH estatu enpresaren pribatizazioa garatzeko proposamena luzatu zuen. Enpresa horrek etekinak zituen arren salmentan jarriko zutela esan zuten urtean ateratzen zen etekinen kopurua laukoiztuz. Israel eta Frantziako pare bat enpresek berri onak zirela esan zuten.

Berehala neurri horren aurka altxatu ziren Tesalonikako biztanleak besteak beste legez kanpokoa zen bozketa antolatuz. 230.000 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten eta bertan behera gelditu zen pribatizaziorako bide hura. Hamaika gatazka, mehatxu eta eztabaida gertatu ziren tartean.

Uraren kontrola hurrengo mendeko gatazka garrantzitsuenetariko bat izanen da. Ura bizia delako, osasuna izateko aukera, garbitzeko aukera, biztanle orok behar duen edaria. Eta hainbat aurpegi ditu: urtegien eraikuntza, ubideen zabaltzea, nekazaritza eraldatzea eta energia sortzea.

Tesalonikako biztanleen esperientziatik ikasteko hamaika ditugu gaur Theodoros Karyotis-en eskutik. Katakraken 19:00tan. Bide batez Greziako biztanleek berreskuratutako itxaropenez nola bizi daitekeen kontatuko digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!