Nafarroako Parlamentuan iragarri dute Oinarrizko Errentaren ereduari buruz eztabaidatuko dela; errenta honek Hogeitahambost mila pertsona babesten ditu.
Bi alderdik eragin dute nolabaiteko kezka: errenta hori jasotzen dutenen enplegu-tasa baxuak eta Foruzaingoak antzemandako irregulartasunek.
Lehenik eta behin, kontuan izan behar da laneratzeko zailtasunek zerikusia dutela errenta bermatua jasotzen duten pertsonen enplegagarritasun txikiarekin eta ez gizarte-babeseko sistemaren porrotarekin.
Foruzaingoak ikusi zuen 2023an 71 kasutan bakarrik zeudela ez-betetzeak, hau da, ez-betetze tasa ez da kasuen % 0,43ra iristen. Testuinguruan jartzeko; zordun handiek Foru Ogasunari zor dioten zenbatekoa 319 milioi eurora iristen da,
Errenta, gizarte-babeseko sistema unibertsala den aldetik, ez da perfektua (osasun-sistema eta hezkuntza-sistema ere ez dira perfektuak).
Errenta bermatua jasotzen duten pertsonen gainean gehiegizko lupa jartzen da, errenta hori jasotzen duten pertsonak tratatzeko etengabeko susmoaren kultura dago, eta honek aporofobiaren eredu garbia da.
Hau guztia kontuan izan dezagun errentari buruz eztabidatzen den bakoitzean.