Karlistak berriz gaurkotasunean, txapela gorria dena nahasten. Ez da ulertzen 36koa karlismorik gabe. Beraiek egon ziren emakume errepublikarzaleak bortxatzen, beraiek fusilak hartu zituzten eta beraiek tiroa bota zuten. Beraiek bakarrik?, ez falangistak ere bazeuden. Baina gehiengoa karlismoa zuen.
Badakit nafarron askoren aitonak karlistak zirela, bai eta?, zergatik hain beste kostatzen zaigu gure historiara begietara begiratzen. Askotan oroitzapen partikularrak salbatu nahian, karlismoa barkatzen dugu.
Nazka ematen du karlismoaren museoan 36ko errepresioari buruz ezer ez esatea. Eta nazka ematen du batzuen jarrera karlismoarekiko.
Museoa duen laguntza komisioan kolpe militarra oraindik justifikatzen dutenak daude, lasai lasai, eta jasangaitza da egoera hori.
Nafarroa berriz ere kate karlistaren menpe, aitortu ezinik karlismoa ideologia bezala, garai guztietan, niretzako dauden balore negatiboenak irudikatzen duela, aberria, jaungoikoa eta lege zaharra lelopean askatasuna eta berdintasunaren aurkako jarreraren ikurra dela azpimarratzea behar osasuntsua da.