Euskararen legea

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2016ko ots. 4a, 13:03

Vascuencearen legea Nafarroa, euskara eta eskubideak zatikatu zituen eta argiro artifiziozkoa eta baztertzailea izan zen.

Errealitate soziolinguistikoa, egun, erabat aldatu da eta, behin eta berriz erakusten dutenez D ereduan izaten diren matrikula kopuruek, nafarren gehiengo zabal batek euskara sustatzeari dion atxikimendua argia da.

Lege batek, honek egin duen moduan, lerro lodi bat marrazten duenean bere gogara, bidegabekeria, bazterketa eta itzala sortzen dira. Horren erakusgarri garbia da zonalde ez-euskaldunean bizi izan den egoera.

Hau dena kontuan hartuz, zarata da euskara eta euskaldunen etsai nagusiena. Kontsentsua eta akordio zabalak dira nahitaezko jokabideak. Kontsentsu hau gauzatu beharko litzateke euskararen erabileraren gaineko politika integral batean. Kontsentsu honek, gainera, euskararen kontrako jarrera amorratuak eta jokabide patrimonialistak, biak hala biak, bazter uztea ekarri beharko luke.

Trenen arteko talka, zarata, polemikak, eta frentismoarekin amaitu behar dugu, batez ere hezkuntza publikoa eta euskaldunen mesederako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!