Franco diktadorearen heriotzaren ondorean, anitzetan, hildakoen ahaideek eurek, lagunek bestela, atera behar izan zituzten gorpuak lurretik, ezpondatik, edo pareta ondoko lur sailetik. Dena eguargiz egin zuten, duintasunez eta maitasunez, baina errekonozimendu ofizialik gabe, beti ere.
Oraintxe bertan Olaben ari dira Arantzadikoek lan ta lan, eta hurrengo hilabeteetan hamaika hilobi bilatuko ditu.
Gure lur maite honetan, isiltasunezko lainoak izan ditu estalirik gertaera haiek, nahiz eta milaka nafar hiritar izan berehalako kaltetuak; milaka hiritar tragedia garratz haren arrastoa gizaldiz gizaldi berritzen dutenak, beldurrak harturik ere.
Memoria historikoa ez du "gizadiaz" modu abstraktuan hitz egiten, pertsona konkretuei buruz baizik, bere izen abizenekin. Horrela ere leku konkretuei buruz ere hitz egiten digu. Eta honela, beharrezkoa da fusilamenduen tragedia gertatu zen lekuak izendatzea. Adibidez, Iruñean gaztelugibelean, edo ta Ezkaba mendian, baina baita ere Olaben, Iberon eta Zizurren.
Gerrate zibila, fusilamenduak eta desagertutakoak beraz memoria dira, baina ez historikoa, gaur arte garai hartako zauriak ailegatu direlako.
Beraz, ez gehiago sekula, ez inorentzat ere halako sufrimendurik.