Begi-bistan ditugu joko politikoaren paradoxak. Propaganda hutsa, balantzea omen da. Gezur gordina, azalpena omen. Eraldaketa, malgutasuna. Endogamia, koherentzia. Menpekotasuna, fidelitatea. Autoritarismoa, barne diziplina.
Herodoto zaharrak “Historiaren bederatzi liburuetan” azaltzen du Xerxes konkistatzaileak larrialdi egoeratik bizirik ateratzeko itsasontziaren pilotuari agindu diola ihes bidea har dezala. Pilotuak erantzun gehiegizko zama duela eta ezin dela. Orduan Xerxesek bere hurbileko armada buruei itsasora botatzeko esan eta haiek berehala bete. Salbu denean, Xerxesek pilotua urrez saritzen du. Eta ondoren bere burua moztu dio ejertzitoko gorenenak galdu dituelako.
Politika, jakina denez, gerraren jarraipena da. Hemendik aurrera jolasa: oraingo atakan nor den Xerxes, militar gorenak, nor pilotua edo, aipatzen ez den, jendarte espoliatua.