Errealitateak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2019ko api. 8a, 12:56

Lanean ari garenean atsedena datorkigu gogora. Lan-egunetan, asteburua. Garizuman, hondartza. Ekainean, bidai luzea. Ez garen tokian eta ez ditugun bide-lagunak desiratzen ditugu. Dagokigun mundutik paradisuen bila ihes egiten dugu.
Ez da kontu berria. Ovidiok “Ars Amatorian” bere garaiko paradisua deskribatu zuen: Antzinako oihana zutik dirau aizkorak ez duelako ukitu, iturri sakratua erdian da, leizea harkaitzetatik zintzilik eta nonhai txoriek beraien kexa goxoak zabaltzen dituzte.
Eta orain pantailekin ihesa bizitzan guztiz txertatu da, errealitate artean etengabeko joan-etorrian ari garelako. Fantasia edo amesgaiztoa nagusitu da gure bizipenetan. Aukeran, hobe errealitate gordinaren alde egitea. Ez da gauza bera, adibidez, Korrika lagun askoren erdian bizitzea edo pantailan jarraitzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!