Martin Lutero kristauen testu sakratuak herri hizkuntzetan emateko aitzindaria izan zen. Iraultza kulturala eta teologikoaren giltza. Ertz ugaritako pertsona izanik, hausnarketarako pentsamendu ugari utzi zuen.
Adibidez: Ez dut lotsarik predikua eta idazkiak herri hizkuntzan egiten dudalako. Alemanaz ematen zuelako eta ez latinaz, jakina. Baina hau ere berea da: Profetak herri hizkeran ematea odola eta izerdia kostatzen zait. Jainkoa, zein neketsua eta zaila da hebreeraz idatzitakoa alemanaz jartzea! Urretxindorrak bere melodia gozoa galduko balu bezala kukuaren nota bakarrekoa egiteko.
Kritika eta autokritika funtzio sortzaile konplexu dira. Dena dela, ematen du inoiz ez dela momentu edo konpainia egokiena. Orain bezala, ixtera eta irekitzera doazen zikloetan ezta?