Atzean gelditu da parlamentarismoaren garai egonkorra. Erregimen politiko post-frankistak trinkotasun likatsua du. Berriro bozkak, berriro zarata, berriro eztabaida. Garai egokia erosotasun osoz nahitaezkoa pedantekeriaz aldarrikatzeko. Dakizuenez, denak gaizki ari dira eta gure artean saldoka diren profetek sufrea banatzen dute han-hemen. Kafe edo txioaren bueltan esaldi iraultzaileen heroiek azterketaren lana eta ekimena bazter utzi eta nahiago izaten dute sentimendua, gogoa eta, bereziki, samina adieraztea. Alferreko suminduen-mailan goreneko lekuan gara.
Aspaldi arima puru eta ederren aurrean ekintzaile historiko batek, Vladimirrek, esan zuen “administrazioaren artea ez dator zerutik eta ez da Espiritu Santuaren dohaina”.