Modernitateak espazioa eta denbora trinkotzeko abiadura jarri du bitarteko. Eta abiadurak erraietan bestelakoak ekarri ditu: aldakortasun zoroa edo azalkeria.
Lotsa, eta aldi berean beldurra, ematen du hiritarren eta arduradunen sinplekeriak. Edozein gatazkaren aurrean, lerroburua eta irudi arrakastatsua da helburua. Ez besterik.
Lisa Randallek gogoratzen du hezkuntzaren oinarriak direla “datu enpirikoak jasotzen eta ebaluatzen jakitea, frogak estimatzea, diren datuetatik ondorioztatzea eta arazoa ebidentzien bidez erabakitzerik ez dagoenean hori bera onartzea”.
Kontrako bidean gabiltza: zabarkeriak irabazten du eta hausnarketak ez du lekurik. Mediokritatearen arrakasta da.