Irakasleak eta autoritatea

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2018ko urr. 15a, 12:47

Agenda politikoa espektakuluarekin bateratu da. Horrela, errealitatea moldatu eta egokitzen da gezurraren amildegiraino. Ilustratzeko, aurreko astean izandako eztabaida.

Irakasleek pairatzen dituzten harreman bortitzen kontura autoritate legalaren estatusa eman nahi diete ikasle, familia edo bestelako langileen gainetik jarriz. Hau da, egiaren presuntzioa eta balizko zigorren legitimizazioa aitortuko zitzaien.

Mark Fisherrek idatzi du “irakasleek presio jasangaitza pairatzen dute: subjektibitate posmodernoa eta erregimen diziplinarioaren artekoa(…) Irakasleak entretenimenduaren antolatzaile izan behar dira eta, aldi berean, disziplinatzaile autoritarioak. Hau dena eskatzen zaie gizartean egitura autoritarioek porrot egin dutenean.”

Irakaskuntza-eragile guztiek behar dituzten tratu onak eta autoritate-legeak batera ezinak dira. Demokrazia falta ezin da mahai gainean kolpe emanez bideratu. Bistan da: eskuin ilunaren amua da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!