Desertura

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2018ko eka. 11a, 12:08

Azterketan eta akzioan huts. Hitzez elkartasuna aldarrikatzen dugu, sortzen dugun zapalketari ez ikusiarena eginez. Zaintzen garrantziaz mintzatzen gara, gure burua ipar bakarra denean. Ekologiaren aterkia daramagu turismo egitera munduaren beste muturrera goazenean. Tribuaren alde sutsuki ari gara, eguneroko erabakietan probetxu propioaren bila gabiltzanean.
Askatasuna deitzen diogu aurrekoari. Zoriontasunaren bidean goazela diogu. Agian, konplizitatea deitu beharko zaio, neoliberalismoaren indarkeriarekin bat egiten duen bizimodua delako.
Max Stirner filosofo anarkistak aspaldi idatzi zuen: Zer irabazten dugu Jainkoa zerutik kaleratuz eta gizakia historiaren subjektua eginez, gizaki bakoitza Jainkoa bada?
Berritsuak gara eta gezurretan gabiltza. Hamaika motibo ditugu basamortura jotzeko. Mendi kaskoen desertuan, lagunarte onean, nitasun ustelaren ordez, apaltasuna eta elkartasuna piztera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!