Haurrentzako eskortak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2018ko mai. 28a, 13:04

Haur gutxi da Nafarroan. Adibidez, 0-4 urte bitartekoak 15.350 dira eta orain lau hamarkada 26.290 ziren. Adibidez, 0-4 urtekoak eta 85 urte baino gehiago dituzten pertsonen kopurua berdindu da.
Haur gutxi eta zaharrak gero eta gehiago. Haurtzaroaren multzoa murriztu da eta, aldi berean, errotik aldatu. Seme-alaba bakan horiek gero eta isolatuagoak bizi dira, babestuagoak, bakartuagoak. Hori da gure gizartearen ezaugarri nagusi bat.
Aurrekoarekin batera, hirian protagonismoa galdu dute. Kaletatik atera dira eta etxeetan edo itxiak diren eremuetara bideratzen dira. Hiriaren jabe izateko eskubidea lapurtu zaie, hau da, kalean bestelakoekin aritzeko aukera, jolasteko edo, besterik gabe, beraien kasa mugitzekoa.
Ukazioaren adierazgarri dira han-hemen jartzen diren jolas parke itxiak. Kontsolamendurako espazioak dira, goxoki sinbolikoak, ustezko kale jabetzaren irudi gezurtiak, jolas bakanaren apologia, gure txikien eskortak.
Adituek aspaldi esan dute espazio publikoan haurtzaroaren jokaera autonomoa hiriaren osasun adierazgarri dela. Bestela esanda: parke mugatuak iruzurrak dira, hiria behar dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!