Espazioak eta pertsonak eraldatu

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2018ko mar. 5a, 13:26

Erakutsi ziguten espazio eta denbora bi kategoria ezberdin zirela. Linealak eta ebidenteak. Egunero ilusio oker horiekin borrokatzen dugu. Ikasi dugu espazio eta denbora ez direla neutroak. Espazioa giza produkzioa dela, gardentasunaren ilusiotik harago eta errealismoaren ilusiotik harago. Aldi berean, espazioa prozesua dela. Jendarte bakoitzak berea sortzen du ekoizpen, erreprodukzio eta irudikapenerako.
Hirian, auzoan edo eskolan espazioa eta denbora aztertu eta eraldatzeko premia dugu.Norena da plaza? Norentzat nahi dugu kalea? Nola biziko gara mendian eta errekan? Eta sukaldean? Zer dira leku horiek pobre, emakume, haur, migratzaile edo zaharrentzako?
Aste honetan, Nafarroako Eskola Kontseiluak antolatu dituen Jardunaldietan, “Hezkuntza eta espazioa” gaia landuko dugu. Aldaketak nahi ditugu W. Benjaminek esan zuena buruan edukiz: Helduak egiten ez duena haurrak egin dezake: berria dena berriro aurkitzea, aurkikuntza honek objektuei- edo lekuei- esanahi sinbolikoa ematen die eta oroimen kolektiborako adiera utopikoa berreskuratzen du.
Aldaketa mugimendu guztietan bezala, akzioak ideiak aldatzen ditu, eta ideien aldaketak akzio gehiago dakar. Horren guztiaren premia dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!