Historia borroka zelaia da. Komunikabide eta kulturgintzan. Akademian eta sarean. Historia eraikuntza interesatua da, iragana moldatuz oraingoan eraginkor aritzeko eta etorkizuna baldintzatzeko.
Beraz, iraganean gertatutakoaren kaosetik gertaera berezi eta eredugarriak aukeratzea ezinbestekoa da. Komeni den neurrian, hau da bigarren osagaia, tradizioak eta gertaerak asmatzen dira, zuzenean. Hirugarrena, eta ezinbestekoa, aurrekoarekin bat ez datorrena ahaztea da, isil araztea, ukatzea.
Bukaeran tresna indartsua izango da misio garbia, tragedia, emankortasuna eta lirismoa batzen badu. Identitate konpartitua sortzeko zeregin handiak bistan denez.
Georges Orwellek “1984” nobela distopikoan idatzi du: “Oraina kontrolatzen duenak iragana kontrolatzen du, eta iragana kontrolatzen duena etorkizuna kontrolatuko du”.
Egunero, gure buruari galdetu beharko genioke zer berreskuratzen dugu, zer asmatu eta zer isilarazten dugu. Tranpetan gabiltza.