Susmopean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2017ko aza. 27a, 12:53

Iruñeko zitadela. Arte garaikidea ikusgai. Lagunak esan dit erakusketaren inaugurazioan solas egin nahi zuela. Hamaika alditan izan naiz horrelakoetan. Hari baten bila. Baina, noan aldiro ia esku-hutsik itzultzen naiz.
Mendea bete da Europako arte plastikoetan abangoardiek muturrera jo zutela. Malevitxen Atze zuriaren gainean lauki zuria (1918) koadroak muga jarri zuen. Hortik aurrera ez zegoen aurrera egiterik. Dena esana zegoen. Hori bera, 40 urte beranduago, Oteizak antzeztu zuen gure etxean.
Figuraziorik gabe edo narrazio haririk gabe, nor hurbilduko da muturreko abstrakziora edo festa-produkzioetara? Publiko arloteak, jakina, bestelako munduetan ditu idoloak eta grinak. Arte plastikoak, besteen juizioetatik nahita urrutiratzen denean, zerbait ezkutatzen du. Boris Groysek dio “Iritzi edo sententzia egiterik ez dagoenean, hau da legerik ez denean, arriskua dago, krimena eta bortizkeria”. Gure kasuan moda, espekulazioa, huskeria, elitearen distintzio beharra, turista ez turista.
Malevitxek lan ospetsuaren ondoren nekazariak margotu zituen. Oteizak zero fasearen ostean narrazioak proposatu zituen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!