Aurreko astean, Nafarroako Eskola Kontseilutik antolatu ditugun proiektu berritzaileen jardunaldien itxiera egiteko Gilgamexen, epopeia ekarri nuen. Uruk hiriko erregea izan zena gogoan, orain 4.000-4.500 urte idatzi zuten. Ezagutzen den narraziorik zaharrena da. Gilgamexek bizitzaren zabarkeriatik jakinduriara egiten duen bidea du ardatz. Bukaerako balantzea ez da garbia. Azkenekoetan, testuak dio “Eskuak hutsik eta begiak esperientziaz beterik zituela”. Edo eta “Bide luzea egin ostean, neke-neke eginda, bakea aurkitu zuen eta idazteari ekion zion”.
Testu zahar hau etengabe biziberritu da. Genesian edo Iliadan zuzenean, baita Verne, Salgari edo Borgesengan, John Forden westeretan edo Alien eta Blade Runner filmetan.
Reiner Maria Rilkek ezagutu zuenean zeharo hunkitu zen. Epopeiak hilezkortasuna duen gai nagusiaren kontura idatzi zuen “gizakiontzat hilezkortasun bakarra bizitzaren ondoren betiereko zerbait uztea da”.
Nola daramazue bizitzaren ondorengoa? Zer utziko dugu?