Bi urte barru zer?

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2017ko urr. 16a, 12:58

Iruñean 2006. urtean ostalaritzari mugak kendu zitzaizkion eta dinamika erasokorra hasi zen. Gaur isil-isilik diren alderdiak eta auzoko elkarteak horren alde izan ziren. Hemerotekak min egiten du. Orain lau urte, eta nekez, lortu genuen ostalaritzaren negozio berriak mugatzeko moratoria bat. Bi urte pasatu dira azken hauteskundeetatik. Udal gehiengo berriakiragarri zuen araudi aldaketa, plan bereziak eta beste. Balantzea, aldiz, negargarria da: gero eta kale gehiagotan inoiz baino okerrago bizi gara.

Aste hauetan beste bi negozioen mehatxua dugu: Unzu magazina zenaren ordez turismo masiborako hotel-aterpea eta Euskal Piel zenaren tokian beste taberna-jatetxe bat. Udal agintariek ez dute segundorik galdu poztasuna agertzeko. Hemerotekak min egiten du. Baina, beraientzat “erabilera orekatua” dena, agian, ostalaritzaren diktadura da. “Dinamizazioa” dena, agian, negozio predatzailea. “Amabilizazioa”, agian, alde zaharraren parke tematikora kontsumitzaileen oinezkobidea.

Udala, lehen eta orain, kapital espekulatiboen laguntzaile aktiboa da. David Harveyk idatzi du: “Hiria etengabe erabili da kapitalen soberakinak inbertitzeko. Hiriak aldatzen dira interes horiek asetzeko eta ez hiritarren bizitza hobetzeko”.

Zein izango da bi urte barruko balantzea?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!