Iruñean unibertsitatea kanpoan da

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2017ko urr. 9a, 12:28

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 30 urte bete ditu. Ospakizunetarako egunak dira. Balantzea egiteko garaia. Jardunaldi ezberdinetan gai akademikoak lantzen ari dira etxeko eta kanpoko gonbidatuekin: Egiondoko gizartea, osasuna, zientzia eta gastronomia, enplegua 4.0 industrian edo energia eta jasangarritasuna.

Beste balantzeak egiteko aukerak irekitzeko garaia da ere. Unibertsitateko errektoreak, Alfonso Carlosenak, azpimarratu du unibertsitateak ez diola gizarteari bizkarra ematen, etengabeko harremanetan dagoela. Aipatu du ikasle izandakoek, Nafarroan bereziki, duten protagonismoa lan munduan edo kulturgintzan, ikerketan edo kudeaketan.

Adierazi du baita Iruñera etortzeko gogoa eta ilusioa. Unibertsitatearen canpusa Iruñetik kanpo eraiki zen. Ez kasualitatez. Bere garaian eztabaida sutsua izan zen eta indar faktiko guztiek bat egin zuten Alde Zaharretik kanpo, hiriaren mugetara eramango zutela. Garai berean hipermerkatuak edo industria eta lantegi txikiak kanpora bideratu ziren espazioak espezializatuz. Industria poligono berriak sortu ziren, eremu komertzialak, bizitzeko eliteko urbanizazioak edo unibertsitatea.

Hori orain 30 urte erabaki zen eta eredu segregatu horren ondorioak larriak dira oso. Bere momentuan aukera galdu zen Alde Zaharra eta hiriaren gune zentrala berpizteko unibertsitatea bertan kokatuz. Egun, zentroa aisialdi zabarraren poligono intentsiboa da.

Erabakia larrutik ordaintzen ari gara

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!