Barregarri gelditzen gara

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2017ko eka. 5a, 11:50

Hildakoekin egiten duguna erakusten du zer garen. Inoiz bukatuko den erregimen zaharrean oso gutxi ziren publikoki goraipatzen zirenak. Beti ere gizonak, aristokratak, katolikoak, militarrak eta eskuindarrak izanik aukerak biderkatzen ziren. Gainerakoentzat hirugarren mailako ehorzketekin nahikoa zen.
Modernitateak ohiturak demokratizatu ditu. Orain aukerak zabaldu dira eta presio-talde zehatzen kide izanik hildakoaren ospe soziala nabarmen azpimarratuko da. Politikariak, enpresariak, artistak, kazetariak edo kirolariak ongi posizionatuak dira. Aukera handiagoak dituzte kale, eskola edo kultur etxeak bataiatzeko, dominak eskuratzeko edo plazetan metal plakak edukitzeko.
Nadezhda Krupskayak Pravda egunkarian idatzi zuen 1924ko urtarrilean: “Kamarada langile eta nekazariok. Eskaera handia egin behar dizuet: Ilitxengan duzuen mina ez dadila berarekiko benerazioa bihurtu. Ez eraiki monumenturik bere izenean. Vladimir Ilitxen izena ondratzeko haurtzaindegiak, txikientzako aterpetxeak eta eskolak egin”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!