Haurtzaro kontrajarriak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2017ko mai. 29a, 12:00

Bat. Madrildik Iruñerainoko trena. Ondoko bi eserlekuetan sei bat urteko haurra eta ama. Haurrak jokoak eta pelikulak ditu. Amak jokoak eta sareko tuttifruttia. Bidai osoa eman dute bakoitza bere pantailan. Ez dute ia hitzik gurutzatu. Ez dute irribarre edo haserre keinurik erakutsi. Ez dute bidaiariengan erreparatu.
Bi. Iruñeko geltokian tren baten esperoan. Sei bat urteko haurra handik-hona dabil Castejón aldera begira. Trena ez da agertzen. Amarengana doa eta hitz egiten dio. Ama makurtzen da, bere begirada haurraren parean jartzen du, gozo heltzen du besotik eta erantzuten dio. Haurra badoa berriro Castejónetik etorriko denaren seinale txikiaren bila. Azkenean, makinaren argitxo dardartia ikusten du, amarengana doa pozez. Ama makurtzen da begiak parean jarri arte, besoa ezti heldu eta hitz egiten dio.
Bat eta Bi ez dira kasualitate. Bizitza eta haurtzaroa praktikatzeko bateraezinak dira. Batekoek ez dute Bikoek egin dutena bizi. Bikoek ez dute hiru ordu emango pantailaren kontra zapalduak. Egiten duguna gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!