Batzen gaituena

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2017ko mai. 15a, 12:52

Jaiak sortzen duen zaborraz aritu dira. 2016ko Sanferminetan 1.133.792 tona zabor jaso ziren jai eremuan. Hori Iruñean, jakina, alde zaharreko kaleetan esan nahi du. Zabor hau atsegin zait. Ebidentzia solidoa da: geruza plastiko trinko eta sendoa osatzen du; garagardo, ardo edo pixa usaina du; oinetakoetan itsasten da; zarata higuingarria sortzen du; etxe atarietan putzuak eta metak egiten ditu edo balkoietara alaiki jaurtitzen da.
Badira, orain arte, neurtu ez diren bestelako zaborrak. Jaiaren mamia izanik ez dago aztertzeko interes handirik. Neurri gabeko kontsumoa, zarataren gehiegikeria, mugikortasunaren kolapsoa, alkoholarekiko menpekotasuna, bestelako droga eta kontsumoen apologia, debaldeko agresibitatea, emakume eta zaharren aurkako jokaera fobikoak, zezenekiko bortizkeria edo bizilagun askorengan aurreko guztiak sortzen duen sufrimendua.
Zabor tipo bat neurtu da. Ederki. Gainerako zaborrak tabuaren parte dira. Hor dira jai eredu berdintsua sustatzen negozio ekonomikoaren onuradunak eta herriaren izenean ari direnak. Jai ereduak batzen gaitu. Hori da gure ikur komuna.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!