Ur handitan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2017ko api. 3a, 13:01

Izendatzeak errealitatea aldatzeko gaitasuna du. Mirakuluaren mailaraino iristen da. Horrela, porrota bukaera duina bihurtzen du, bukaera duina garaipena, kondenagarria txantxa, txantxa delitua, delitua ekintza heroikoa, heroia miserablea.
Adibidea, askoren artean, “haurdunaldi subrogatua” izan daiteke. Hitz aukeratuek neutraltasuna lortu nahi dute hizkera tekniko-juridikoa erabiliz, balizko legitimazioa ematen diolakoan. Ez da gauza bera esatea “alokairuzko sabela”, “alokairuzko haurdunaldia”, “alokairuzko ama” eta abar. Azken batean, emakume batzuen gorputzaren eta bizitzaren erosketa da izendatzen ari garena, umeak egiteko duten gaitasuna salgaia bihurtu delako. Kazetari mediatikoek, puntako kirolariek, modako bikoteek, munduko aberatsek, baita ingurukoek, gorputzak zatika alokatzeko edo osotara erosteko duten azken bertsioaz ari gara. Ez da historian kontu berria. Menpekotasun zahar-berriaren beste kapitulu bat da. Erantsi nahi dioten ustezko sinpatia morala da berria.
Izena jartzeak oinarritzen du ororen ikuskera. Bibliako Hasieran (2, 19-20) bertan jasota dago munduaren sorrerarekin bat izendatzearen garrantzia: “Jainko Jaunak, landako abere guztiak eta zeruko hegazti guztiak lurrez moldatu eta gizonari eraman zizkion zein izen ezartzen zien ikusteko; honela, bizidun orok gizonak ezarritako izena izango zuen. Beren izena jarri zien, beraz, abere guztiei, zeruko hegaztiei eta piztiei (…)”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!