Urteak eta nekeak eman ditugu telebista, egunkariak eta astekariak, irratiak eta sareak euskaraz harilkatzen. Sinetsita gaude behar dugula ahotsa eman, iritzia garatu eta ekintza zabaldu. Beraz, komunikabideak euskal komunitaterako ezinbestekoak dira.
Aurreko bi asteetan, bost egunez, Tuteran eta Iruñean, euskaraz eta gaztelaniaz, Nafarroan garatzen ari diren zortzi hezkuntza esperientzi berritzaile eta eredugarriak aurkeztu ditugu. Guztiaren berri, ohikoa den moduan, hedabide guztietara igorri genuen garaiz eta zabal. Zein izan da medioetan oihartzuna? Adibidez, estatuko lau irrati kate nagusietan luze agertu da berria eta txukun bertako bi egunkari nagusietan. Euskarazko komunikabideetan? Ezer.
Lisa Randallek dotore azaldu du fisikan ikusten den materia, hau da argiarekin erreakzionatzen duena, ez dela %4a baino gehiago. Materia iluna %23a da eta energia iluna %73a. Beraz, materia osoaren %94a ez da ikusgarria.
Nago komunikazioan horrelako zerbait gertatzen dela. Lisari galdetu behar!