Aralarretik bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2016ko aza. 14a, 12:52

Noraeza da gu guztion ezaugarria. Desirak momentuan gauzatzea, edonoiz disfrutatzea edo plazera azkartzea bihurtu dira bizitza perfektuaren mandatu bakarrak. Gainerako guztiak- bakardadeak, minak, heriotzak, pobreziak, porrotak - kontzientzian toki deserosoa du. Grabitatea eta kulpa ezabatzea nekeza denez, ilusionismo inozoa aktibatzen dugu ezintasuna laino artean ezkutatzeko.
Laino makinen artean bidaia-existentzialak bikainenak dira. Helburua ez da lagun-mina besarkatzea, lana egitea edo hurkoa laguntzea. Asmoa gugandik eta besteengandik ihes egitea da, hau da, egunero egiten den bezala… hori aitortu gabe.
Konstantinos Kavafisek idatzi zuen: “Ez duzu beste lur edo itsasorik aurkituko./ Hiria beti zurekin joango da. Itzuliko zara/ betiko kaleetara. Eta betiko auzoan zahartzaroa iritsiko zaizu,/ betiko etxean ilea urdinduko zaizu./ Hiria hor dagoelako. Ez bilatu besterik /- ez dago eta- / (…) Hemen galdu zenuen bizitza / lur osoan galdu duzu.”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!